Vitoria-Gasteiz




2014ko AIGk Vitoria-Gasteizen ospatzearen aldeko arrazoiak hiri bezala duen izaera erosoa eta adiskidetsua, bere azpiegitura eta zerbitzu onak eta Penintsula osoarekin dituen garraio-lorturak dira. Vitoria-Gasteiz, pertsona bakoitzeko gune berde eta lorategi gehien dituen Europako hirien artean aurkitzen da. Gutxi gorabehera 42 m2 biztanleko, Eraztun Berdearen gaurko hedadura barne hartzen baldin badugu. Euskal hiriburuak parke eta berdeguneetan paseatzeko, bizikletaz ibiltzeko… hamar milioi metro karratu baino gehiago dauzka eta gainera, probintzia arabarraren gune ekonomiko eta soziala da.

NOLA IRITSI
Vitoria-Gasteizera iristeko hainbat aukera daude:  
  • Autoz: autobiak eta AP-1, AP-68, A-12, A-1… autobideak
  • Hegazkinez: Loiu-ko (Bilbo) aireportua.
  • Autobusez eta trenez: probintziako hiriburu nagusiekin eta bitarteko hiriekin lotuta dago.

TURISMOA
Vitoria-Gasteiz ohitura turistiko zabala duen hiria da. Beraz, erdialdean eta inguruan dauden hainbat ostatu daude, kalitate-prezio erlazio interesgarrikoak. Ondoren ostatu aukera batzuen estekak aurkezten dira:


Vitoria-Gasteizeko eskaintza turistikoa oso ugaria da. Erakarpen turistiko nagusien artean katedralaren “Obretan eta irekia” bisita dugu, hiriko Erdi Aroko harresietako bisita, museoak (ARTIUM, Arma Museoa, BIBAT Arkeologia Museoa...), berdegune ugariak eta parkeak (Armentia, Salburua...), eta abar. Honez gain, gastronomia ezagutzeko aukera ere dago. Besteak beste, ohiko pintxoak eta sukaldaritza tradizionala eskaintzen duten hainbat jatetxe. Era berean, gune unibertsitario den heinean, jai gune eta gau giro bizia du. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario