Kongresuaren kokapena



Jardunaldiak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Letren Fakultatean ospatuko dira.

Arabako Campusa, batetik, hiriko zenbait hezkuntza zentro bateratzeko prozesu baten ondorioa  eta bestetik,   Euskal Herriko Unibertsitatea martxan jarritakoan sortu ziren beste ikastegi berri batzuen emaitza da. 1978an sortutako Filosofia eta Letren Fakultatea Apaizgaitegi Nagusiaren eraikinean instalatu zen. Honek, filologiaren atal desberdinetako ikasketa planak eskaintzen zituen: Klasikoa, Erromanikoa, Ingelesa, Frantsesa a eta Euskal Filologia; baita Geografia eta Historiako Lizentziatura ere. 1987ko abenduan Letren Fakultatea Unibertsitateko ibilbideko egungo eraikinera mugitu zuten. Eraikina hirigunetik gertu dago, Renfe geltokitik 200 metrotara eta hiri eta hiriarteko garraioen bidez oso ondo lotuta(http://www.araba.ehu.es/p208-content/es/contenidos/centro/vra_ubicaciones/es_situ/como_acceder_al_campus.html).



Letren Fakultatearen kokapena Arabako Kampusean.


Letren Fakultatea Unibertsitateko Ibilbidea, 5-ean kokatzen da. Bertan izango dira saio guztiak eta hasiera eta bukaera ekitaldiak. Bestalde, atondoan, parte-hartzaileen arteko topaketa eta poster-en erakusketa edota bukaeraren otamena burutuko dira. Honen eskuinaldean Areto Nagusia eta Gradu Aretoa aurkitzen dira. 
Ingurunean bai kafetegia (fakultate eraikinean beran) bai bi jangela aurkitzen dira. Jangelak ondoko eraikin batean dago eta haietako bat, beheko solairuan dagoena, 148 (gutxi gorabehera) pertsonentzako lekua dauka, eta bigarren jangela "Sukabi", eraikin bereko lehengo solairuan dagoena, 100 pertsonentzako lekua du. Fakultateko eraikinean bertan dagoen kafetegian IKD izena duen gune bat prestatu da, non interneterako sarbidea dagoen eta talde lanak egin ahal diren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario