Zer dira AIGk?

Arkeologia Ikertzaile Gazteen Jardunaldiak (AIG) ekitaldi zientifikoak dira eta bere helburua eztabaida eta kontaktua sustatzeaz gain, arkeologian lan egiten duten baina oraindik doktore-tesia irakurri ez duten pertsonen arteko ikerkuntza azaleratzea da. Beraz, Arkeologiaren inguruko eztabaida AIGen ardatz ideologiko eta egiturazkoa da, 2009an idatzitako Dekalogoan adierazten den bezala.

Lehenengo jardunaldiak Madrilen 2008. urtean garatu ziren. Arrakasta handikoak  izan ziren eragin eta eztabaida gunea izan zirelako Iberiar Penintsulan diziplina honetan lan egiten dutenentzat. Lehen topaketa hartatik proiektu ibiltaria izan da, AIGk urteroko jarraitasuna izan baitu hurrengo lekuetan: Madril (2009), Bartzelona (2010), Faro (2011), Santiago (2012) eta Bartzelona (2013). Hauek guztiek harrera handia izan zuten eta ekitaldi mota hauek gazte-ikerkuntza arkeologikorako duten garrantziaren erakusgarri dira. 

Gaur egun, AIGk eztabaida zabaleko formatu duen Arkeologiako gazte ikertzaileengandik sortutako eta talde honetara zuzendutako batzar zientifiko proposamen bakarra da. Honek, eduki zientifikoa ez ezik, Iberiar Penintsulan eta beste eskualdeetan burutzen diren ikerketen heziketa eta elkarrekiko ezaguera ere sustatzen du. Hain zuzen, proposamenaren oinarri nagusiak hiru dira. Lehenik eta behin, eztabaida bultzatzen eta sustatzen duen formatua. Bigarrenik, iritzi eta ideien trukea eta azkenik, parte-hartzeko murrizketak, beste jarduera zientifiko batzuetatik kanpo geratzen diren taldeen aurkezpenak eta sarbidea erraztuz.

Beraz, AIGk, espazio bikoitza irudikatzen du. Alde batetik, gure ikerkuntza (gazteen) aurkezpena, eztabaida eta hedapena ahalbidetzen duen espazio zientifikoa da, bere kalitate zientifikoa bultzatzeko asmoz. Bestetik, ziurtzat ematen dena, erraz eta “naturala” dirudiena, zalantzan jartzeko, kritikatzeko, desegin eta desnaturalizatzeko eta, ordea, parametro konplexu eta erabakigarripean eraikitzen dituen gunea da. Horregatik, orain, inoiz baino gehiago, zentzu honetako kritika bat beharrezkoa dela uste dugu, Arkeologiak, giza zientzia den heinean, gizarte erantzunak eskaini ditzan. 2014an Vitoria-Gasteizen ospatuko diren AIGk , gune bikoitz hau irmoki irudika eta errespetatu dezaten nahi dugu. 

Hortaz, bai Arkeogazte eta bai Vitoria-Gazteiz, VII. Arkeologia Ikertzaile Gazteen Jardunaldietarako anfitrioi duin batzuk izan daitezela espero dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario