AIG 2014


Gaur egun Arkeologian indarrean dagoen diskurtso komuna, diziplina beraren krisi egoeraren aitorpena da, mendebaldeko kapitalismoa bizi duen krisi ekonomiko era sozialarekin batera (GONZALEZ RUIBAL, 2012; HERNANDO, 2012). Gogoratu behar dugu, Arkeologiari egindako kritika hauek, bai arlo teorikoan bai epistemologikoan, jarraiak izan direla posmodernismotik eta posprozesualismoko lehenengo momentuetatik, hau da,  80ko hamarkadako azken urteotan (FERNANDEZ MARTINEZ, 2006; HODDER, 1998; ROSENAU, 1992; SHANKS eta TILLEY, 1992). Pasa den urteko Bartzelonako AIG-etan (eta beste urteetan ere) hausnartzeko aukera izan genuen bezala, Arkeologian benetan krisian dagoena bere materialen eta profesionalen egoera da. Arkeologia, krisiaren ondorioak bereziki gogor jasan dituen sektorea da, batez ere, lanpostuen suntsiketa eta prekarizazioaren ondorioz, bai sektore komertzialean (MOYA MALENO, 2010; PARGA-DANS, 2010) baita instituzio akademiko eta sozialetan ere (unibertsitatetan, Ikerkuntzako Organismo Publikoak, edota museotan). Hortaz, argi dago Arkeologian eta bere arlo guztietan krisi sakona dagoela, diziplina bera aldatu eta deuseztatzeko mehatxupean dagoelarik.

Horregatik uste dugu, aurrerapauso garrantzitsua eman behar dugula, eta erreakziotik ekintzara, hausnarketatik proposamenera pasa behar garela. Hori dela eta, Vitoria-Gasteizen ospatuko diren VII. AIG-en leloa “GIZARTE ARKEOLOGIA, ARKEOLOGIA  GIZARTEAN” izango da. Kongresu eta gogoeta-eremu honen proposamena bi helburu nagusi ditu. Alde batetik,  Arkeologiak “erregistro arkeologikotik abiatuz, errealitatearen eraikuntza eragiten duten prozesu sozialen barnean kultura materialaren integrazioa” (CRIADO BOADO, 2012) bilatzen du. Beraz, helburuaren funtsa, baldintza sozialetan materialtasunaren interpretazioaren inguruko hausnarketa izango litzateke, deskribapen eta empirismo bakunetik aldenduz (gure diziplinan nagusi direnak), nahiz eta gero eta erantzun gehiago dituzten arren (GONZALEZ RUIBAL, 2012, JOHNSON, 2010 2º ed). Kultura materiala ekoiztu zuen bere gizartearekin lotzearen ideia, Arkeologian hausnarketarako ohiko gaia izan da “bere (lehenengo) bakuntasuna galdu zuenetik” (CLARKE, 1973). Ideia hau betidanik egon da eskola arkeologiko guztietan, prozesualismotik arkeologia simetriko garaikideenetara arte, eta eremu politikoetatik urrutien daudenetik, konpromesu politikoetara hurbilen daudenetara arte, Arkeologia Feminista, Arkeologia Poskoloniala eta Arkeologia Marxista bezala. Hortaz, zera proposatzen da, Arkeologiaren helburua  zer den (edo zer izan beharko den) buruzko diskurtso eta eztabaidak eratzea, hau da, identitateen eta desberdintasunen eraikuntzaren prozesu sozialen ulermena, deskribapena eta interpretazioa materialtasunaren bitartez, edo, beste modu batera esanda, Arkeo-logia egitea, gaur egungo eta iraganeko gizarteen  interpretazioaren mugak hedatuz (CRIADO BOADO, 2012; HERNANDO, 2012).

Bestetik, AIG-en beste helburua, diren edota izan daitekeen Arkeologia eta gizartearen arteko loturen analisia eta garapena izango da, alderdi instrumental eta praktikoetatik ikusita. Bizi dugun krisi testuinguru honetan, badirudi, Arkeologia eta giza zientziak orokorrean, geroz eta “alferrikako” lana direla etekin eta aldaketa baldintzetan. Horregatik, geure lekua zientifiko sozialak bezala sendotzea proposatzen dugu. Hau da, era orokorrean giza zientziak eta modu berezian Arkeologia, defendatzea. Batez ere, Arkeologiak ikuspuntu propioa eman dezakeelako gaur egungo ardura sozialeko gaiei, ondarearen, materialtasunaren eta gaur egungo gizarteen erabilera-balio handiagoa sortuz. Hortaz, geure buruaren gogoeta-ariketa egitea eta iragana ikertzeko daukagun molde irmoak haustea beharrezkoa da eta Arkeologiaren eremu guztietan gune soziala aldarrikatu beharra dago, bai Arkeologia Publikoan, Ondarearen kudeaketan, Memoria Historikoaren berreskuratzean edota erakunde- eta politika-eremuetan.

Bi ardatz nagusi hauek, materialtasunaren ikerketa soziala, eta Arkeologia eta gizartearen arteko loturak, eztabaidarako aukera anitzak eskaintzen ditu, eta, era berean, benetako praxis arkeologikoa eratzen dute. Honela, krisiaren testuinguru honetan, Arkeologiaren eta diziplina honetan lan egiten duten profesionalen partaidetza pasiboaren ordez,  konponbidearen parte-hartze aktiboa izango dute.
Gauzak horrela, gai hauen inguruan hitz egiten duten saioak bultzatuko dira:
  • Une historiko desberdinetako kultura materialeko analisi soziala.
  • Kultura materialaren analisi sozialaren inguruan proposamen metodologiko berriak. 
  • Kultura materialaren lotura sozialaren inguruan hausnartzen duten arlo teoriko eta kontzeptuen proposamena.
  • Materialtasuna  desberdintasun sozialaren, genero, adineko, eta abarreko isla bezala. 
  • Materialtasuna ustiapen ekonomikoaren eta banaketa desberdinaren isla bezala.
  • Krisialdian, Arkeologiaren berriztapena Arkeologia Publikoaren esku.
  • Arkeologia Profesionalaren eta gizartearen arteko lotura.
  • Arkeologian hertsatze politiko, ekonomiko eta ideologikoak.
Espero dugu gazte ikertzaileok gai honen inguruan ikuspuntu eta proposamen berriak gehitzea. Horregatik, AIG-ak esparru egokiak bezala aldarrikatzen ditugu eta Vitoria-Gasteizen ospatuko diren hurrengo AIG-etan parte hartzera animatzen zaituztegu. 

CLARKE, D. (1973): "Archaeology: the loss of inocence". Antiquity, 47 (185): 6-18.
CRIADO BOADO, F. (2012): Arqueológicas. La razón perdida. Bellaterra. Bartzelona.
FERNÁNDEZ MARTÍNEZ, V. (2006): Una Arqueología crítica. Ciencia, ética y política en la construcción del pasado. Crítica. Bartzelona.
GONZÁLEZ RUIBAL, A. (2012): "Hacia otra arqueología: diez propuestas". Complutum, 23 (2): 103-116.
HERNANDO, A. (2012): "Teoría arqueológica y crisis social". Complutum, 23 (2): 127-145.
HODDER, I. (1988): Interpretación en Arqueología: corrientes actuales. Crítica. Bartzelona.
JOHNSON, M. (2010 [2ª ed.]): Archaeological Theory: an introduction. Wiley-Blackwell. Oxford.
MOYA MALENO, P.R. (2010): "Grandezas y miserias de la arqueología de empresa en la España del siglo XXI". Complutum (21): 9-26.
PARGA-DANS, E. (2010): "Commercial archaeology in Spain: its growth, development, and the impact of the global economic crisis". En SCHLANGER, N. y AITCHISON, K. (Eds.), Archaeology and the global economic crisis. Multiple impacts, possible solutions. Culture Lab Editions. Tervuren: 45-54.
ROSENAU, P.M. (1992): Post-modernism and the social sciences. Princeton University Press. New Jersey.
SHANKS, M. eta TILLEY, C. (1992): Re-Constructing Archaeology. Theory and practice. Routledge. New York.

No hay comentarios:

Publicar un comentario