BIGARREN ZIRKULARRA



2014ko AIG, BIGARREN ZIRKULARRA

Hurrengo AIGak (2014ko AIG) ospatzeko saio tradizionalen eta mahai-inguruen deialdien epea itxita, antolatze-batzordeak, ARKEOGAZTEk, proposamen sail bat aukeratu duVitoria-Gasteizen ospatuko diren hurrengo bilera egituratu ditzaten.
Zirkular honetan jardunaldietan parte hartzeko jarraibide batzuk azaltzen dira, komunikazio proposamen, mahai-inguru eta poster deialdiekin. Une honetatik aurrera, zuen proposamenerako harrera epea irekitzen da, 2014ko martxoaren 10ean bukatuko dena.

1. 2014ko AIGen saio tradizionalen eta mahai-inguruen zerrenda.

1.2. Parte-hartze moduak:
a) SAIO TRADIZIONALEN barnean. Parte-hartze proposamenak 2014ko martxoaren 10a baino lehen saio bakoitzeko antolatzaileei zuzendu beharko dira. Antolatzaile hauen harreman-datuak saio bakoitzeko deialdietan daude (ikus. erantsitako dokumentazioa). Saio bakoitzeko antolatzaileak izango dira proposamenak aukeratu eta onartuko dutenak, beraien eduki edota eztabaida sortzeko ahalmenaren arabera. 2014ko martxoaren 13an deialdi-egileek jakingo dute beraien onarpena edo gaitzespena. Data honetatik aurrera Jardunaldietako matrikulatze-epea zabalduko da. 
Saio tradizionaleko parte-hartzea poster moduan ala ahozko komunikazio moduan izan daiteke, baina bakarrik azkeneko hau izango du saioaren barnean denbora bere aurkezpenerako. Proposamenak gaztelaniaz, portugesez, ingelesez, frantsesez, katalanez edo euskaraz idatzi beharko dira, saio bakoitzeko antolatzaileen irizpideen arabera. Poster moduan egindako aurkezpenak gai askeko posteren jarraibideekin bat etorriko dira, eta 2014ko AIGen egitarau orokorrean tarte bat izango dute. Bata eta bestea (komunikazioa edo posterra) Arkeogaztek argitaratuko dituen aktetan agertuko dira.

b) MAHAI-INGURUEN barnean. Parte-hartze proposamenak 2014ko martxoaren 10a baino lehen mahai-inguru bakoitzeko antolatzaileei zuzendu beharko dira. Hauek izango dira talde-eztabaida sortzeko esku-hartze interesgarrienak aukeratuko dituztenak. Proposamenak gaztelaniaz, portugesez, ingelesez, frantsesez, katalanez edo euskaraz idatzi beharko dira, mahai-inguru bakoitzeko antolatzaileen irizpideen arabera. Posible izango da edozein posterrean agertutako gaiaren bat gehitzea eztabaidari. Dena den, poster hau ez du denborarik izango bere aurkezpenerako mahai-ingururen barnean.  2014ko martxoaren 13andeiadi-egileek jakingo dute beraien onarpena edo gaitzespena. Onartutako ekarpenak Abstract moduan argitaratuko dira Laburpen-liburuan. Horrela, ikusleak aurrez aurretik jakingo dute zeinek izango diren mahai-inguruko esku-hartzeak. 2014ko martxoaren 10tik aurrera, mahai-inguru hauen antolatzaileak gidoi bat egingo dute eta web-orrian eskegiko da AIGen ospakizun eguna baino lehen. Horrela, partaide guztiak edukia jakingo dute eta eztabaida aberastuko dute. Eztabaidaren garapena mahai-inguruen antolatzaile guztien (eta moderatzaile guztien) arteko testu batean izango du isla eta 2014ko AIGen akten argitalpenean agertuko da.

c) Saio edota mahai-inguruei atxikitutako ez diren POSTERRAK. Poster moduko parte-hartze proposamenak gauzatzeko egileen datu osoak bidali beharko dira, 1000 hitzak baino gehiago ez duen laburpen batekin eta hurrengo helbidera secretariaJIA2014@gmail.com 2014ko martxoaren 10a baino lehen. Proposamenak gaztelaniaz, portugesez, ingelesez, frantsesez, katalanez edo euskaraz idatzi ahal dira. Posterrei gordetako gunea txikia denez, Jardunaldien lemarekin (Gizarte Arkeologia, Arkeologia gizartean) erlazioa dutenak aukeratuko dira. 
AIGen zehar, posterren bisitaldia eta eztabaida zehaztuko da. Hauek, saioak aurkeztuko diren hurbileko leku batean izango dira. Egitarauan ezarritako denboran, gutxienez egileetatik bat izan beharko da bere posterraren ondoan, zalantzak argitu edota galderak erantzun ditzan. Posterra Jardunaldien lehenengo egunean egon beharko da. Egileen arabera, posterrak agertu ahal izango dira Arkeogaztek argitaratuko dituen 2014ko AIGen aktetan. Posterra joera bertikala izango du eta bere neurriak DIN A-1ena (594mm x 841 mm) izango dira.

2. Parte-hartze mugak eta baldintzak:
a) Partaide bakoitza saio edo mahai-inguru baten baino ezin izango da ageri izenpetzaile moduan (eta hiru saiotan baino ezin izango du parte hartu, gai askeko posterrak kontuan hartuz). 
b) Partaide bakoitzak ezin izango du poster bat baino gehiago aurkeztu, saio baten barnean zein gai askekoa izanik.
c) 2014ko AIGen partaide izateko doktore-gradua ez duen ikertzailea izan beharko da. 
d) Parte-hartze ziurtagiria (saio / mahai-ingurua / posterra) eskuratzeko, nahitaezkoa izango da izen-ematea garaiz eta egoki egitea, matrikula ordaintzea, laburpena bidaltzea eta gutxienez egileetatik bat Jardunaldietara joatea, aurkezpena eta eztabaida egin dezan.

3. Izen-ematea
Koordinatzaileek saio bakoitzaren egituraketa amaitu ostean, eta 2014ko AIJetan parte hartzeko aukeratuak izan bazarete, bai komunikazio, mahi-inguruetan parte hartzeko edo posterra aurkezteko, zuen izen ematea gauzatu beharko duzue modu honetan:

- Inprimaki bat betetzea, harreman-datuekin eta parte-hartze xehetasunekin. Hauen artean, 2014ko maiatzaren 10eko txangora joateko baieztapenarekin. Inprimaki hau hurrengo web-orrian jaitsi daiteke: http://jia2014.blogspot.com.es/.

- Matrikularen ordainketa diru-sartze ala transferentzia bitartez honako banku-kontuan. Azalpenean “2014ko AIG+Izena eta abizenak” jarri beharko duzue.

KutxaBank: 2095 3112 20 9113489429
IBAN: ES5220953112209113489429

2014ko AIGen matrikulak hurrengo moduan izango dira. 2014ko apirilaren 5a baino lehen egindako matrikulak salneurri ezberdinak dituzte, parte-hartze moduaren arabera. Haatik, data honetatik aurrea (apirilaren 6tik aurrera), matrikula guztiak 50 euroko salneurria izango dute, afaria sartzen ez delarik eta txangoaren tokia ziurtatuta ez dagoelarik, matrikula-ordena jarraitzen baitu.

2014ko apirilaren 5a arte, barne dago:
-            Jardunaldietan parte-hartzea (DVD-eko AKTAK barne)= 30 euro
-            Jardunaldietan parte-hartzea (DVD-eko AKTAK barne) + AFARIA= 40 euro
-            Jardunaldietan parte-hartzea (DVD-eko AKTAK barne) + AFARIA + TXANGOA= 50 euro

2014ko apirilaren 6tik maiatzaren 1eraino, barne dago:
-            Jardunaldietan parte-hartzea (DVD-eko AKTAK barne) + TXANGOA (bakarrik tokia izatekotan)= 50 euro

Izena emateko edota matrikulatzeko, mezu bat bidali beharko duzue hurrengo helbidera secretariaJIA2014@gmail.com, matrikula-inprimakia beteta eta ordainagiriarekin eskaneatuta. Ez da onartuko inolako arrazoirik izapide hau sahiesteko.

2014ko AIGen egutegia:

2014ko martxoaren 10a: Saio tradizionalen (komunikazioa edo posterra), mahai-inguruen (komunikazioa eta posterra) eta gai askeko posterren parte-hartze proposamenen epe-amaiera.

2014ko martxoaren 13a: Arkeogazteren Batzorde antolatzaileari (eta honek AIGen Batzorde Zientifikoari) behin-betiko egitaraua, ordena eta laburpenak  jakinarazteko epe-amaiera, saio-antolatzaileen bitartez. Honekin AIGen behin-behineko egitaraua argitaratuko da eta partaideen matrikula-epea hasiko da.

2014ko apirilaren 5a: Izena emateko azken eguna, matrikula-inprimakia eta ordainagiria antolatze-idazkaritzara (secretariaJIA2014@gmail.com) bidaliz (30, 40 ala 50 eurotako modalitatea). Data horretatik aurrea, matrikula salneurria igoko da, eta kasu guztietan 50 euro izango dira (ikus. “3.Izen ematea” atala)
2014ko maiatzaren 7tik 10era: AIG VIIen ospakizuna Vitoria-Gasteizen.

Saio bakoitzeko xehetasunak eta antolatzaileen harreman-datuak, gure blog-ean dauden saio bakoitzeko parte-hartze deialdian aurki ditzakezue: jia2014.blogspot.com. Edozein argibiderako hurrengo helbidera idatzi dezakezue: secretariajia2014@gmail.com


Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 16a

No hay comentarios:

Publicar un comentario