Lehenengo Zirkularra



2014.eko AIG-k, LEHENENGO ZIRKULARRA


Bartzelonan (UB-CSIC-ean) 2013ko maiatzean ospatutako VI. AIG-en ondoren, Arkeogazte-k (Historiaurreko eta Garai Historikoko Arkeologia Ikertzaile Gazteen Elkartea) txanda hartzen du eta hurrengo Arkeologia Ikertzaile Gazteen Jardunaldiak antolatuko ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean (Vitoria-Gasteiz), ziur baikaude AIG-k direla gazte ikertzaileengandik agertutako eta gazte ikertzaile hauentzat zuzendutako proposamen ona, eztabaida zabalaren formatuarekin. Aurreko deialdiek erakutsitako maila altua ikusita, saiatuko gara guregan utzitako konfiantza eta itxaropenak betetzen. Zuen zain egongo gara Gasteizen 2014.eko maiatzaren 7-10ean.


Vitoria-Gasteizen ospatuko diren VII. AIG-etako goiburua "GIZARTE ARKEOLOGIA, ARKEOLOGIA GIZARTEAN" da eta bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, materialtasunaren azalpena hitz sozialetan, hau da, Arkeologia analisi tresna bezala ulertzea, bide batez, iraganeko eta gaur egungo gizarteek ekoizten duten materialtasuna hobeto ulertaraziz. Bestaldetik, diren edota izan daitekeen Arkeologiaren eta gizartearen arteko azterketa eta garapena.  VI. AIG-en gai nagusia, gaur egun bizi dugun Krisia izan zen. Testuinguru honetan, badirudi gizarte zientziak guztiz indargabetu direla ekonomia hitzetan. Egoera horrela, gure proposamena geure lekua defendatzea zientzialari sozialen esparrutik, eta bide batez, zientzia mota hauen defentsa orokorra egitea, batez ere Arkeologiarena. Hortaz, defentsa ez da bakarrik ikuspuntu estetizistetan oinarrituko (“Egiaren” bilaketa), ezta ere ekonomikoetan soilik, (Sistemarako Arkeologiak eman ahal dituen etekin ekonomikoko onuragarriak), baizik eta benetako behar sozialetan ere. Horretarako, ezinbestekoa da bizi dugun idulkietatik jaistea, eta behingoz, Arkeologia eta Gizartea harremanetan jartzea zenbait bide erabiliz, bai lan zientifikoen bidez, bai arlo profesionalen bidez  baita ere ondare eta instituzioen bidez.


Aurrekontu hauek kontutan harturik, gai hauetara bereziki bideratzen diren saioak bultzatuko dira:

  • Une historiko desberdinetako kultura materialeko analisi soziala: Paleolitikotik iraganik berrienera, gizarteen ezaguera arkeologikoa sortzeko helburuarekin. 
  • Metodologia, teoria eta kontzeptu proposamen berriak kultura materialaren analisi sozialaren inguruan. 
  • Materialtasuna  desberdintasun sozialaren, genero eta adineko desberdintasunaren; ustiapen ekonomikoko eta baliabideen banaketa desberdineko isla bezala. 
  • Krisialdian Arkeologiaren berriztapena Arkeologia Publikoa bezala.
  • Arkeologia komertziala eta egungo egitura ekonomiko, politiko eta sozialarekiko duen erlazioa. 
  • Arkeologian dauden hertsatze politiko, ekonomiko eta ideologikoak, bai iraganekoak bai gaur egungokoak.



SAIOEN DEIALDIA


Lehen zirkular honekin2014ko AIG-en saioen antolakuntzarako onarpen-baldintzak ezartzen dira eta zuen proposamen harrera epea (2013ko abenduaren 15ean bukatuko dena) irekitzen da. Ondoren, Arkeogazte eta AIG-etako Batzorde Antolatzaileak saioak aukeratuko ditu eta  2014ko urtarrilean argitaratuko dituzte (bigarren zirkularrean). Hortik aurrera, mahai-inguruetan eta jada itxuratutako saioetan integratuko diren  komunikazio eta horma-irudien onarpeneko epea irekiko da. AIG-etan parte hartzeko baldintza bakarra jardunaldien ospakizuna baino lehen Tesia irakurri gabe izatea da.


Aurreko AIG-etako bizipenak batuz, gure helburua, eremu zientifiko-ikertzailea (gazte ikertzaileen eskutik egindako ikerketa zientifikoek duten oinarri dibulgatiboena bultzatu) eta eztabaida (gai bereko ideien elkartrukea, ikuspuntu desberdinetatik ikusita) batzen dituen jardunaldiak antolatzea da. Aipatutako bi eremu hauek ez dira baztertzaileak haien artean, hala ere, ez dira beti osagarriak. Hori dela eta, AIG-ak ulertzeko (eta Arkeologia, orokorrean) bi modu daudela aitortu behar dugu, bakoitzaren aspektu baikorrak bilatuz. Horregatik, Vitoria-Gasteizen ospatuko diren VII. AIG-ek bi sail nagusitan banatuko dira: saio tradizionalak eta mahai-inguruak.


- SAIO TRADIZIONALAK: Kultura materialaren ikerketa historiko-sozialean oinarritutako saioak izango dira batez ere, gai eta proposamen teoriko interesagarrienak eta berritzaileenak dituztenak aukeratzen saiatuz. Bere oinarrizko garapena banakazko komunikazioaren aurkezpen izango da, ondoren galdera-txanda labur batekin jarraiturik eta multzo bakoitzeko azkeneko eztabaida batekin bukaturik.


Saio tradizionala proposatzen duen pertsonak, saio beraren koordinatzaile bihurtuko da eta parte-hartze egileekin harremanetan jartzeko ardura hartuko du, jardunaldien aurretik, bitartean eta ondoren.


Proposamen desberdinak gauzatzeko, posta elektroniko honetara (secretariajia2014@gmail.com) eta erreferentzia bezala "saio tradizionala" + saio-arduradunaren IZENA idatziz, hurrengo dokumentazioa bidaltzea beharrezkoa da:


  • Azalpen zehatza (gehienez 1000 hitz), non motibazioak eta saioaren antolaketarako helburuak argudiatzen diren. Proposamena aukeratzekotan, hau deskribapena eta komunikazio-deialdia bezala balio duen testua izango da, beraz, tonu argi eta adierazkorra iradokitzen da.
  • Datu pertsonalak eta saioa koordinatzeaz arduratzen diren pertsonetako kide izate instituzionala: izena, deiturak, posta elektronikoa, helbidea eta kontaktu-telefonoa. 
  •  Saioan parte-hartzeko interesa egiaztatu duten ikertzaileen zerrenda. Zerrenda honetan ageri diren pertsona guztiak galdetuak izan behar dira saioan izango duten  parte-hartzeari buruz.

- MAHAI-INGURUAK: Saio-mota honetan eztabaida-gaiak proposatuko dira puntu batzuen edota koordinatzaileek ezarritako eskemen bitartez koordinatuz. Batzorde antolatzaileak mahai-ingurua onartu ondoren, koordinatzaileek jasoko dituzte aurkeztutako gaiaren inguruan ikuspuntu desberdinetatik eztabaidatzeko parte-hartze proposamenak (sei proposamen inguru). Proposamen hauek jasota, behin-betiko gidoi bat egingo da hasierako proposamena jarraituz eta jaso diren ekarpenen laburpena gehituz. Gidoi hau, gehienez 2000 hitzetakoa, jardunaldi dataren 15 egun baino lehen, web ofizialean eskegiko da, guztiok jakin dezaten zer eztabaidatuko den mahai-inguruan. Mahai-inguru hauen garapena koordinatzaileen edota egile desberdinen parte-hartze labur batean (gehienez ordu erdikoa) etzango da, mahai-ingurua eta jasotako proposamenen laburpena aurkeztuz. Berehala planteatutako puntuak eztabaidatuko dira mahai-inguruko parte-hartzaileen eta ikusleen aldetik. Azkeneko hamar minutuetan koordinatzaileak ondorioak aurkeztuko ditu, ideia nagusiak jasoz.


Mahai-ingurua proposatzen duen pertsonak, saio beraren koordinatzaile bihurtuko da eta parte-hartze egileekin harremanetan jartzeko ardura hartuko su, jardunaldien aurretik, bitartean eta ondoren.


Proposamen desberdinak gauzatzeko, posta elektroniko honetara (secretariajia2014@gmail.com) eta erreferentzia bezala "mahai-inguru" + mahai-arduradunaren IZENA idatziz, hurrengo dokumentazioa bidaltzea beharrezkoa da: 

  • Eztabaida-gaia laburtzen duen izenburua. 
  • Gaiaren azalpen zehatza (gehienez 1000 hitz), ikuspuntu teoriko edota metodologikotik hartuta; hau guztia mahai-inguruan eztabaidatuko diren galderen gidoi batez (gutxienez 5 galdera) lagunduta. 
  • Datu pertsonalak eta saioa koordinatzeaz arduratzen diren pertsonetako kide izate instituzionala: izena, deiturak, poste elektronikoa, helbidea eta kontaktu-telefonoa.
  • Mahai-inguruan parte-hartzeko interesa egiaztatu duten ikertzaileen zerrenda. Zerrenda honetan ageri diren pertsona guztiak galdetuak izan behar dira saioan izango duten  parte-hartzeari buruz.



ESKARIAK eta IRADOKIZUNAK



Antolaketa lana errazteko asmoz, eskari eta iradokizun batzuk ditugu proposamenak burutzeko: 


Lehendabizi, proposamenen harrera epearen barruan gai bereko proposamen desberdinak jasotzen badira, harremanetan jarriko lirateke koordinatzaileak, proposamenak bateratzeko saio bakar batean, saioa ahalik eta interesgarrien egiteko asmoz.


Bigarrenik, komunikazioen denbora samar aldatuko da komunikazio parte-hartzaileko kopuruaren arabera; hurrengo zirkularrean erraztuko den datua, besteak beste. Koordinatzaileek parte har dezakete aurkezten duten saioan, baina ezin dute gainerako komunikatzaileei ezarritako denbora-muga gainditu. 


Lehen zirkular honekin hurrengo 2014ko AIG-etarako bidea hasiko dugu, non guztiok ongi etorriak izango zareten!


Edozein zalantza izatekotan idatzi hurrengo posta elektronikora secretariajia2014@gmail.com edota sartu hurrengo web-orrian: jia2014eus.blogspot.com.es

Lehen zirkularra deskargatzeko, sakatu hemen 




Vitoria-Gasteizen, 2013.eko urriaren 1a




No hay comentarios:

Publicar un comentario