lunes, 20 de enero de 2014

Badaude aukeratuak!



Adiskide agurgarriok:
Azkenik, gaur, hurrengo VII Arkeologia Ikertzaile Gazteen Jardunaldiak (AIG) aukeratutako saio tradizionalen eta mahai-inguruen zerrenda  eskaini ahal dizuegu. Multzo anitza dela uste dugu, proposamen oso interesgarriekin, bai denboran bai ikertzen duten materialtasunean. Zuen kezkekin gehien bat datorrena aurki dezazuen eta parte-hartzera animatzen zaituztegu. Horretarako Bigarren Zirkularrean agertzen diren pausoak jarraitu baino ez duzue eta edozein zalantza izatekotan, bidali mezua secretariajia2014@gmail.com posta elektronikora.

Zuen izango gara Gasteizen.

AIGen berrikusitako dekalogoa



Blogean eseki dugu AIGen berrikusitako bertsioa, 2015ko AIGen  antolaketarako hautagai-proposamenak egin ditzazuen. Dekalogora sartzeko, sakatu hemen.
Gogora ezazue urtarrilaren erdira saioen behin-betiko zerrenda eta bigarren zirkularra argitaratuko dugula, zuen komunikazioak bidali ditzazuen. 

Laster ikusiko gara Gasteizeko 2014ko AIGetan!!

sábado, 9 de noviembre de 2013

Gasteizen ospatuko diren hurrengo AIGen kolaboratzaile eta babesleak



Gasteizen ospatuko diren hurrengo AIGen kolaboratzaile eta babesleak

Arkeogazteren Antolaketa Komisiotik, hedagarria egin nahi dugu kolaboratzaile eta babesle guztiekiko gure esker ona, amets hau aurrera irten dadila posiblea egiten ari diren guztioi. Pantailako eskuinaldean dituzue, baina aipatu nahi ditugu, izan ere, kasu batzuetan, itxarongabeak izan dira eta honek, Arkeologia diziplinaren eta Jardunaldi hauen alde lan egiten jarraitzen animatzen gaitu.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateak bere instalazioak guztion eskura jarriko ditu topaketarako. Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia sailak ezin zen falta, eta gure beharrei adeitsu izan dira beti. Beta Analytic ohiko partaidea da AIG eta Arkeologiako beste kongresuetan eta oraingoan ere izango dugu gure artean. Erakunde honi esker, parte-hartzaileen identifikatze prozesua ez da bakoitzaren lotsaren edota jarioaren arabera izango. JAS-Arqueologíak, Jaime Almansa gure adiskidearen eskutik, ahalik eta jende gehien biltzea gustatuko litzaigukeen laburpen liburuaren arduraduna izango da. Honekin izen eta abizendun Arkeologia lortu nahi dugu, pasalekuetako elkarrizketetan sentitu eta partekatu daitekeena. Oso atsegina izan zen Paco Etxeberria jaunaren (Aranzadi Zientzia Elkartearen zuzendaria) eskutik heldu zitzaigun bilatu gabeko kolaborazio-proposamena. Jardunaldi hauen antolatzaileentzat motibazio eta aire berria izan da. Arabako Foru Aldundiak, Arkeologia Museoaren (BIBAT) eskutik, diseinua jartzearen ardura hartu du , batez ere, jardunaldi hauentzako gure proposamenerako kolorea. Azkenik (oraingoz), Arkeologiarako Arabar Institutuaren laguntza pertsonala aipatu beharra dago. Bertako adiskide eta lagun ugari lurralde honen ondare historikoaren jakintza handitzen lagunduko gaituzte. Haien esku izango ditugun bisita arkeologikoak opari ezin hobeak dira. Haiek guztiei, bai erakundeei bai izen-abizeneko pertsonei, eskerrak eman nahi dizkiegu bultzada handia izan direlako. Gure ustez, eztabaida, debate eta adiskidetasun topaketa hauetan sortzen delako benetako Arkeologia Soziala, gizarte guztietatik burututa eta gizarte guztietara zuzenduta. Gizarte hauek ezagutuz, gure  iraganari buruzko informazioa eguneratuz, egungo gizakia ezagutzen dugulako.




lunes, 24 de junio de 2013

AIGen itzulera!





Berriro ere Arkeologia Ikertzaile Gazteen Jardunaldien prestaketa prozesuari hasiera ematen diogu. 2008. urtetik ospatu diren jardunaldi hauek gazte ikertzaileak biltzen ditu bai Arkeologia gai desberdinen inguruan eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko, bai lan arkeologikoa hedatzeko ere. Urte honetako AIG-k, zazpigarrenak, Arkeogazte: Historiaurreko eta Garai Historikoko Arkeologia Ikertzaile Gazteen Elkarteak antolatuko ditu maiatzaren 7tik 10ra, Vitoria-Gasteizen.


VII. AIGen blog ofizial honetan jardunaldien informazio guztia, saio-aurkezpenerako zirkularrak, mahai-inguruak eta komunikazioak aurkituko dituzue. Lehen zirkularra irailaren 29an, igandea, argitaratuko da, beraz ... erne egon zaitezte!


Halaber, edozein zalantza jarduanaldien idazkaritzaren posta elektronikoaren bidez (secretariajia2014@gmail.com) konpondu daiteke.


Besterik gabe, jardunaldi hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu, guztiontzat atseginak izango diren itxaropenarekin!